2024ko Eskola Igeriketa Kanpaina hasi da

Errenteriako Udalak Eskola Igeriketa Kanpainaren edizio berri bat jarri du martxan. Kanpaina 2024ko urtarrilaren eta ekainaren artean egingo da, hogeina eguneko iraupena izango duten txandatan. Aurten herriko ikastetxe guztietako 350 haur baino gehiagok parte hartuko dute.

Igeriketa sustatzeko kanpaina honek praktikoa izatea du helburu eta asmoa du parte hartzen duten ikasleek igeriketaren oinarrizko trebetasunak garatzea, baita jarduera fisikoa egiteko nahia areagotzea ere.

Hasierako proba bat egin ondoren, ikastaro hauek teknikoki antolatuta dauden hiru mailetako batean sailkatuko dira ikasleak, eta helburua da aurreikusitako 20 saioak gainditu ondoren bakoitzak maila hori gainditzea. Era berean, ikasle bakoitzari bere fitxa bidaliko zaio, bilakaeraren berri emateko.

Programa hori Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendua dago eta Fanderia eta Galtzarabordako igerilekuetan egingo da. Era berean, Udalak programazio berezia antolatu du 2020 urtean kanpaina honetan parte hartu ezin izan zuten ikasleentzat, pandemia garaian bertan behera utzi baitzen.

Udalak %80an finantzatu du kanpaina hau gutxi gorabehera, eta Foru Aldundiak %20an. Hori dela-eta ez die familiei inolako gastu gehigarririk ekarri.

Horretaz gain, azpimarratu behar da kanpaina honen asmoa ikasle guztiak integratzea denez, Errenteriako Udalak laguntzarako begiraleak dituela behar bereziak dituzten ikasleak artatzeko.

Ikastaro guzti-guztiak euskaraz ematen dira.