Zamalbideko Auzo Batzarra egingo dute asteazkenean

Hasi dira Auzo Batzarrak eta, aste honetan Lartzabal, Agustinak eta Gabierrotakoak egin ondoren, datorren astean Zamalbideren txanda izango da.

Bilera hauen bidez, auzotarren premia eta kezkak jasotzen ditu Udalak, baita agintaldi honetarako auzo horietan garatu asmo dituen proiektuak azaldu ere.

Zamalbideko Auzo Batzarra urtarrilaren 24ean izango da, 18:30ean, asteazkena, Auzo Elkartearen frontoiko lokalean. Bertan Aizpea Otaegi alkateak eta Bernar Lemos, Leire Mazizior eta Yolanda Martin zinegotziek parte hartuko dute.

Hurrengo asteetan udal-arduradunak gainerako auzoetara joango dira.

Udalak bilera horietan parte hartzeko deia egin die herritarrei.