Gatz tailerra Familian Jolasean programarekin larunbat honetan

Gatzarekin eskulanak egiteko tailerra izango da larunbat honetan, urtarrilaren 27an, Familian Jolasean programaren baitan. Saioa Errenteriako Lau Haizetararen egoitzan (Joxepa Antoni Aranberri Anitzenea eraikinera, Madalen kalea 27) egingo dute, arratsaldeko 16:30etik 18:30era.

Izena emateko epea ostegun honetan, urtarrilaren 25ean amaituko da, goizeko 10:00etan. Tailerrean parte hartzeko interesa duten familiek hurrengo estekan eman dezakete izena: https://gazteria.errenteria.eus/project/familian-jolasean/

Errenteriako Udalak, Familian Jolasean programaren bidez, familian euskara erabiltzea sustatzen du, aisialdiko jardueren bitartez.

Ostiraletan Agustinak auzoan egiten diren jarduerez gain, ikasturte honetan zehar hilean larunbat batean hainbat ekintza antolatuko dituzte herrian.