Ostiralean izango da Madalenetako Jai Batzordearen lehen bilkura

Jai herrikoi eta parte-hartzaileak sustatzeko asmoarekin, beste urte batez Madalenetako Jai Batzordea osatuko dela jakinarazi nahi du Udalak.

Lehen bilera ostiral honetan bertan izango da, urtarrilaren 26an, 19:00etan Reina Aretoan.

Udaletik bilkuran parte hartzeko deia egin nahi diete herriko taldeei eta interesa duten pertsona guztiei.