Otsailaren 7tik 23ra izango da Orereta Ikastolako matrikulazio-kanpaina

Orereta Ikastolak 2024-25 ikasturterako matrikulazio-kanpaina otsailaren 7tik 23ra egingo du, 2021ean edo 2022an jaio diren haurrak eskolaratzerako bereziki.

Bestetik, Orereta Ikastolak urtarrilaren 30ean eta otsailaren 1ean (euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren) egingo ditu ikastetxea ezagutu ahal izateko ate irekien saioak, 17:30ean, Esmalteriako eraikinean. Haur Hezkuntzako familiei zuzendutako jardunaldiak izango dira azken horiek.

Horrez gain, jada egin daitezke talde txikitako bisitetan parte hartzeko eta bakarkako hitzorduetarako eskaerak www.oreretaikastola.eus webgunearen bitartez. Interesa duenak webgune horretan topatuko ditu matrikulazio-garaiari buruzko zein Ikastolari berari buruzko xehetasun gehiago.