Badator inauterietako herri bazkaria

Inauterietako Batzordeko kideak buru belarri ari dira lanean inauterietako ekimenen prestaketarekin. Antolatzen dituzten ekintza ezberdinen artean, herri bazkaria da izugarrizko arrakasta izaten duena beti, eta beraz, aurten ere adin guztietako herritarrek elkarrekin bazkaltzeko aukera izango dute, otsailaren 10ean, 14:00etan Merkatuzarren.

Bazkariko tiketak urtarrilaren 27tik otsailaren 3ra egongo dira salgai Xenpelar Kulturdendan (Zumardia) eta Lekuona Fabrikako kantinan. Prezioei dagokienez, 17 euroko kostua du helduen menduak eta 11 eurokoa, berriz, haurrenak. Halaber, badago menu beganoa dastatzeko aukera ere, eta kasu honetan, helduen tiketa erosteaz gain, emaila bidali beharko da kultura@errenteria.eus helbidera otsailaren 3a baino lehen.

Inauteri batzordekideek herritarrak animatu nahi dituzte bazkarira, eta era berean, aurtengo inauterien gaia den atrakzio parkea oinarritzat hartuta, mozorrotuta bertaratzeko deia egin nahi diete.

Helduentzako menua: 17 €

  • Entsalada mistoa
  • Txerri saiheskiak parrillan
  • Oilaskoa parrillan
  • Eceizako pasteltxoak
  • Kafea
  • Edariak

Menu beganoa: 17 €

  • Entsalada mistoa
  • Barazki menestra
  • Lasagna beganoa
  • Piña
  • Kafea
  • Edariak

Haurrentzako menua: 11 €

  • Iberikoak
  • Urdaiazpiko kroketak
  • Hanburgesa parrilan
  • Txokolatezko tarta