Beraungo Auzo Batzarra egingo dute asteazkenean

Aurrera doaz Auzo Batzarrak eta, azken asteetan Lartzabal, Agustinak , Gabierrota eta Zamalbidekoak egin ondoren, datorren astean Beraunen txanda izango da.

Bilera hauen bidez, auzotarren premia eta kezkak jasotzen ditu Udalak, baita agintaldi honetarako auzo horietan garatu asmo dituen proiektuak azaldu ere.

Beraungo Auzo Batzarra urtarrilaren 31n izango da, 18:00etan, asteazkena, Ongi Etorri Auzo Elkartearen ekitaldi aretoan. Bertan Aizpea Otaegi alkateak eta Bernar Lemos eta Maite Gartzia zinegotziek parte hartuko dute.

Hurrengo asteetan udal-arduradunak gainerako auzoetara joango dira.

Udalak bilera horietan parte hartzeko deia egin die herritarrei.