Agustina Linazosoro Arriolak 100 urte bete ditu

Agustina Linazosoro Arriola Errenteriako bizilagunak 100 urte ditu urtarrilaren 26 honetan.

Altzako auzoko Maritxalar etxean jaioa 1924an, Agustinak 13 urterekin utzi behar izan zuen bere jaioterria, 1937ko maiatzaren 21ean hain zuzen. Bere anai-arrebetako birekin eta beste 3.861 haurrekin batera, Habana izeneko itsasontzian heldu zen Southampton-era.

Handik hiru urtera, Agustina Errenteriara itzuli zen Zumardian kokatutako lihozko fabrikan lanean hasteko. Bertan ezagutu zuen bere senarra, Manuel Arozamena, La Estrata aldapan zegoen Villareal okindegiko langilea.

Senar-emazteek hiru seme-alaba izan zituzten: Lurdes, Manuel eta Patxi. Tamalez, lehena difteriaz hil zen lau urte zituela. Handik denbora batera, bikoteak jangarrien denda bat alokatu zuen Agustinak auzoan, Markola etorbidean, eta bertan egon ziren lanean 46 urtez erretiroa hartu arte.

Gaur egun, Agustinak pozaren pozez gozatzen du bere lau bilobekin.

Zorionak!