Denboraldi erdiko bazkide kanpaina abiatu du Touring KEk

2024-ko maiatza arte 3. Rfef-eko Touring KEren partida guztiak bertatik bertara jarraitzeko, denboraldi erdiko bazkide kanpaina jarri du martxan elkarteak.

Interesdunak 30euroan egin daitezke bazkide (urteko kuota 70 eurokoa da).

Kanpaina hau otsailaren 8ra arte egongo da indarrean eta bazkide egiteko 688 602 810 telefonora Whatsapp mezu bat bidali behar da izen abizenak eta telefonoa adieraziz.