Udal txistulari taldearen otsaileko emanaldiak

Inauterietan emango duten egitarau bereziaz gain, hona, datozen asteetan udal txistulari taldeak eskainiko dituen emanaldiak:

Otsailaren 4an, 9:00etan: diana Pontika auzoan

Igande honetan, Udaletxetik 9:00tan hasita, Pontika auzoruntz joango dira Udal Txistulariak.

Bertako kaleak alaitu ostean, Udaletxean amaituko dute, ohi bezala.

Santa Ageda bezpera izanik, egun horri lotutako doinuak joko dituzte igande horretan:

– ‘Santa Ageda’. Herrikoia

– ‘Agate deuna’. Herrikoia

Otsailaren 18an, 9:00etan: diana Alaberga auzoan

Igande honetan 9:00etatik aurrera Alaberga auzoan zehar ibiliko dira txistulariak, eta Udaletxean bukatuko dute ibilbidea.

Honako zortzikoa hauek izango dira igande honetakoak:

– ‘Pudente’. Juan Jose Santesteban. Moldaketak, Jose Ignazio Ansorena Miner

– ‘Txantxiku’. Jose Ignazio Ansorena Miner

Otsailaren 25ean, 12:30ean: umeentzako kontzertua

Igande honetan, 12:30ean, Udal Txistulari Bandak haurrentzako kontzertua eskainiko du Bea Larrañaga pailazo errenteriarraren laguntzarekin, Niessen Kulturgunean.

Honako hau izango da egitaraua:

• ‘Hartzaren ehiza’. Luis Aranburu

• ‘Nahi eta ezin’. Francisco Madina

• ‘Uso zuria’. Manuel Gainza

• ‘Zirkoaren sonatatxoa’. Reimna V. Moldaketak, J.I Ansorena

• ‘Zazpi jauziak’ herrikoia. Moldaketak, T. Agirregomezkorta

• ‘Isturin’ (Orripekoa). Isidro Ansorena

• ‘Txolartea’ (Arin-ariña) Isidro Ansorena

• ‘Zuberoako maskarada’. Popular

• ‘Kinkirrinera’ Luis Urteaga. Armonia, Isidro Ansorena