Bide publikoan aparkalekua arautzen duen zerbitzua eskaintzeagatik (TAO) tasa ordaintzeko epea, zabalik

Bide publikoan aparkalekua arautzen duen zerbitzua eskaintzeagatik (TAO) tasari dagokion 2024ko ekitaldiko Kobratze Errolda egin eta ordainagiriak jaulki direlarik, kobratzeko borondatezko epeari hasiera eman zaio, ondorengo xehetasunak kontutan hartuz:

Ordaintzeko epea: 2024ko urtarrilaren 31tik martxoaren 4a arte, biak barne.
Ordaintzeko modua: helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean, hau da, martxoaren 4an, baimendutako entitate eta kontuan kargatuko dira.

Ordainagiria helbideratuta ez daukaten zergadunek, beren ordainketak udal honen ZU! arreta zerbitzuan, edozein entitate laguntzailetan, edo webgunearen bidez egin ditzakete, goian aipatutako epea amaitu bitartean.

TMIZ (Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zerga) edo isunen bat ordaindu gabe duten titularrek, edo TAOren udal-ordenantzak titularren bizilekuen eta ibilgailuen inguruan ezarritako baldintzak betetzen ez dituztenek, ezegokitasun horiek zuzendu beharko dituzte gaitze-titulua eskuratzeko eskubidea izateko.