Eskolako Agenda 2030aren baitan Esku-hartze Plana lantzen ari dia herriko ikastetxeetan

2022-2023 ikasturtean, aurtengo Esku-hartze Plana diseinatuta geratu zen eta hiru ekintza garatzea erabaki zen. Programan parte hartzen duten ikastetxeen artean ekintza horiek banatu eta buru-belarri jarri dira horiek garatzen. Azaroan burututako Eskola arteko Foroan, eman beharreko lehengo urratsak bateratu zituzten.

OINBUSA: LHko hurrengo hiru ikastetxetan, Bizarain ikastola, Cristobal Gamon eskola eta Telleri-Alde ikastetxea, ikasleak eskolara oinez joateko proposamena aztertzen ari dira. Abantaila handiak ditu: oinez, lagun artean, autonomia landuz eta kirola egitez, eskolara ondo esna iristea. Besteak beste, eskola sarreretan sortzen diren arazoak ekidin eta kutsadura murrizteko ere garrantzitsua da, klima babestuz. Ikasleen etxeetatik ikastetxe bakoitzera egin beharreko ibilbide egokiena aztertzen ari dira. Ondoren, herriko udaltzainekin harremanetan jarriko dira beraien ekarpenak eta laguntza jasotzeko.

HERRIKO PUNTU ILUNAK ARGITU!: Herrian egon daitezkeen txoko ilunak argitu nahi dituzte, herri seguru batean bizi nahi dutelako. Horretaz gain, kaleetako energia kontsumo eraginkortasuna aztertuko dute. Herritarren laguntzarekin diagnostiko bat burutuko dute puntu beltz horiek identifikatzeko. Horretarako, galdetegi bat sortu dute. Lan honetan, lau ikastetxe ari dira: Bizarain BHI, Koldo Mitxelena BHI, Telleri-alde BHI eta Orereta ikastolako LHko ikasleak.

KOMUNITATE ENERGETIKOAK: Lehenik energia berriztagarrien eta komunitate energetikoen ezaugarriak eta onurak aztertuko dituzte. Ondoren, Errenteriko EKIHERRI komunitate energetikoko ordezkariekin elkartuko dira, beraien jarduna herritarren artean zabaltzen lagundu nahi dietelako. Bi ikastetxe arituko dira, Egiluze ikastetxea eta Orereta ikastolako DBHko taldeak.

Hiruhileko honen amaieran, ikastetxeetan egindako lanketen emaitzak jaso eta bateratuko dituzte. Ondoren, emaitza horiek herrira zabaltzeko ekintzak adostuko dituzte.