Josefina Lambertoren bizipenak eta autodefentsa feminista, otsaileko Emakumeen Etxeko programazioan

Bi izango dira hilabete honetan Errenteriako Emakumeen Etxeak eskainiko dituen ekintzak. Autodefentsa feministaz diharduen liburu baten aurkezpenarekin hasiko dute hilabetea. Bigarren eta azken ekintzan, Josefina Lambertok, Espainiako Guda Zibilaren biktimak, lehen pertsonan kontatuko du garai horietan bizitako une latzak Florecica izeneko dokumentalean.

Otsailaren 8an, Maitena Monroy izango da Emakumeen Etxean Autodefensa feminista. Más allá de aprender a decir no bere azken liburua aurkezteko, arratsaldeko 18:30etatik 20:00etara. Ekintza gazteleraz izango da.

Maitenaren liburu berria emakumeen ahalduntze feministarako ia lau hamarkadatako lanaren emaitza da, indarkeria matxistaren aurrean ez ezik, patriarkatuaren beraren aurrean ere bai.

Otsailaren 29an, arratsaldeko 18:00etan, Florecica dokumentala proiektatuko dute. Virginia Senosiain eta Juan Luis Napal zuzendariak bertan izango dira beraien lana aurkezten eta proiekzioaren osteko solasaldian. Dokumentala eta solasaldia elebitan izango dira.

Josefina Lambertok, oso hurbileko testigantza honen bidez, gerra zibilaren ondorioz pasatako minak, beldurrak, frustrazioak eta dezepzioez gain, bere indarra erakutsiko du egiaren bidean izan duen borrokaren bidez, aurrera jarraitzeko asmoz.

Emakumeen Etxearen irekiera ordua astelehen eta ostiraletan, 9:00etatik 13:00era, eta asteartetik ostegunera, 16:00etatik 20:00etara da, Txirrita Parkean duen egoitzan.

943 449 630
emakumeenetxea@errenteria.eus