Pontikako aparkaleku-eraikin berrian garaje-plazak eskatzeko epea zabaldu du Udalak

• Plazak zozketa bidez esleituko dira
• Izen-ematea elektronikoki zein presentzialki egin daiteke

Errenteriako Udalak Pontikako aparkaleku-eraikin berrian garaje-plazak eskatzeko izena emateko epea ireki du, eta martxoaren 4ra arte egongo da zabalik.

Aparkalekua eraikitzeko lanak aurrera doaz, eta udaberrian martxan jartzea aurreikusten da.

Eraikinak autoak aparkatzeko 180 toki ireki izango ditu, eta 6 motorrentzako.
Autoentzako plazetatik 66 eta motorrentzako guztiak lau urterako aldi baterako erabilera-baimenen bidez erabiltzeko izango dira.

Beste 31 automobil-plaza 50 urterako emakida bidezko aparkalekurako izango dira.

Gainerako 83 kotxeentzako plazak txandakako aparkalekurako izango dira.

Autoentzako plazetatik 6 mugikortasun murriztua duten pertsonentzako gordeko dira: horietatik hiru txandakako aparkalekurako izango dira, bi alokairurako, eta bat emakidarako.

Eskabideak aurkeztea

Eskaerak martxoaren 4ra arte aurkeztu daitezke, bai elektronikoki www.errenteria.eus webgunearen bidez, bai aurrez aurre Udaletxeko ZU! arreta zerbitzuan ohiko ordutegian (astelehenetan, 07:30etik 14:00etara, astearte eta ostegunetan 7:30etik 19:00etara, eta asteazken eta ostiraletan 07:30etik 15:00etara). Izapide hau ezin izango da Aldakoeneako arreta-zerbitzuan egin.

Prozesuan parte hartzeko, eskaera dagokion moduan beteta eta sinatuta aurkeztu beharko da, bai eta interesdunaren NANaren kopia ere. Gainerako baldintzak ofizioz egiaztatuko dira, desgaitasunaren ziurtagiria eta maila izan ezik, azken hau aurkeztu beharko da.

Esleitzeko baldintzak eta irizpideak

Esleipenean parte hartzeko baldintzak izango dira indarrean izatea gidatzeko baimena eta garaje-plazaren xede den ibilgailuaren zirkulazio-baimena.

Eskabidean adierazitakoarekin bat etorri beharko dute ekarritako edo egiaztatutako dokumentuetan agertzen diren helbideak.

Plazak zozketa bidez esleituko dira, eta esleipenerako hurrenkera honako hau izango da:

1.- Honako kaleetan bizi diren egoiliarrak eta garaje plazarik ez dutenak:

– Beraun kalea 1, 3, 5, 7, 9, 11, 13, 15, 17, 19 21, 23, 25, 27, 29C, 29E, 29D

– San Marko gunea 1

– Arramendi pasealekua 3, 5, 7, 11, 13, 15, 17, 19, 21, 23, 25

– Norberto Almandoz kalea 1, 3, 5

– Galtzaraborda etorbidea 35, 37, 39, 41, 45

– Jesus Guridi kalea 1, 3, 5, 7, 9, 11

– Juan krisostomo Arriaga kalea 1, 3, 5

– Igantzi kalea 34

– Arditurri kalea 1, 3, 5, 7, 9, 11

– Pontika kalea 2, 4, 6, 8, 10, 12, 14

– Miguel Zabaleta kalea 1, 2, 3, 4, 8, 10, 11, 12, 13

– Altxu kalea 1, 3

– Jose Miguel Barandiaran kalea 1, 3, 9, 11, 13

– Zabaleta Anaien kalea 1,2, 3, 4

– Maria Lezo kalea 8, 10, 19, 20, 21, 22, 23, 24, 25, 26, 27, 28, 29, 30, 31, 32, 33, 34, 35, 37, 39

– Tulle kalea 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8

– Morrongilleta kalea 9, 11, 13, 24, 26, 28, 30, 32

– Aralar plaza 1, 2

– Urbasa kalea 2

2.- Kale horietan bizi diren pertsonen artean zozketa egin ondoren plaza hutsak badaude, bigarren plaza bat lagatzeko baimena emango da.

3.- Oraindik ere hutsik dauden plazak badaude, Errenterian bizi diren gainerako pertsona fisikoek ere izango dute eskubidea.

4.- Halere plaza huts libreak badaude, eragin-eremuan benetako egoitza duten merkatari, enpresaburu edo profesional diren pertsona fisiko eta/edo juridikoek ere izango dute plazak erabiltzeko eskubidea.

Aparkalekuen prezioa

Aparkalekuen prezioak honako hauek dira:

– 50 urterako emakida bidezko plaza bat eskuratzeko prezioa: 17.545 euro (BEZa barne), gehi hiruhileko bakoitzeko 50 euroko mantentze-kuota.

– Kotxeentzako lau urterako aldi baterako plazen prezioa: 55 euro hilean eta 75 euroko fidantza.

– Motorrentzako lau urterako aldi baterako plazen prezioa: 25 euro hilean.

Prezio guztiak urtero eguneratuko dira osoko bilkuraren akordio bidez, lurpeko aparkalekuei dagozkien gainerako prezioekin batera.

Informazio gehiago

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 449 588 telefono-zenbakira edo bidali mezu elektroniko bat eskaerakpontika@errenteria.eus helbidera.