Olibet-Ugarritze eta Kaputxinoetako Auzo Batzarrak egingo dituzte datorren astean

Aurrera doaz Auzo Batzarrak eta datorren astean Olibet-Ugarritze eta Kaputxinoen txanda izango da.

Bilera hauen bidez, auzotarren premia eta kezkak jasotzen ditu Udalak, baita agintaldi honetarako auzo horietan garatu asmo dituen proiektuak azaldu ere.
Olibeteko-Ugarritzeko Auzo Batzarra otsailaren 5ean izango da, astelehena, 18:00etan, Zuhaitza Auzo Elkartean. Bertan Aizpea Otaegi alkateak eta Bernar Lemos eta Maite Gartzia zinegotziek hartuko dute parte.

Kaputxinoetako Auzo Batzarra, berriz, otsailaren 7an izango da, asteazkena, 18:00etan, Auzo Elkartean. Bertan Aizpea Otaegi alkateak eta Bernar Lemos eta Maite Gartzia zinegotziek parte hartuko dute.

Hurrengo asteetan udal-arduradunak gainerako auzoetara joango dira.

Udalak bilera horietan parte hartzeko deia egin die herritarrei.