Urdaburuk Arabako Biraren 12. etapa egingo du otsailaren 17an

Hurrengo larunbatean, otsailaren 17an, Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak Arabako Biraren 12. etapa egingo du. Oraingo honetan, ibilaldia Sobronetik San Zadornilera egingo dute, bidean Arcena mendikatearen El Mazo eta Mota gailurretatik pasaz. Guztira 18 kilometro, 1000 metroko desnibelarekin eta sei ordu eta erdiko iraupenekoa.

Etaparen xehetasun guztiak Urdaburuko webgune honetan kontsulta daitezke.

Irteera ordua 7:30ean izango da Zumardiko autobus geltokitik (Panier) eta 7:45ean Aritzetatik.

Izena eman nahi dutenek Urdaburuko egoitzara jo dezakete astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara, 943 527 879 telefonora hots eginez (egun eta ordutegi berean) edo hurrengo formularioren bitartez: https://sites.google.com/view/urdaburumendizaleelkartea/irteerak/2024-2-17-arabako-bira