Hemen dira inauteriak!

Tradiziozko inauterietako dianaren ondoren, gaur, hilak 8, Azeri dantzak emango die hasiera atrakzio parke erraldoi batean oinarrituko diren Errenteriako inauteri egunei.

Ohikoa den bezala, aurtengoan ere, Asteme, Katuko eta Oilarqueen pertsonaiak gehituko dira hasieratik festara, eta mozorroen festaren pregoia eskainiko dute Udaletxeko balkoitik. Sardina zaharra ere bertan izango da.

Beraz, festa giroan murgiltzeko asmoarekin, gaur, 19:45ean, Herriko Plazara gerturatzeko deialdia egin nahi diete herritarrei Inauteri Batzordeko kideek.

Egitarau osoa hemen: https://herribizia.errenteria.eus/inauteriak/

Hemen, Asteme, Oilarqueen eta Katukoren ipuina eta abestia:

Asteme, Katuko eta Oilarqueen-en bidaia