Fanderiako Errotaren eskaintza otsailerako

Honakoak dira Fanderiako Errotako Ibaiaren Etxeak otsailerako antolatu dituen ekintzak:

OTSAILAK 10-11:

Ohikoa den bezala, hileko bigarren asteburua izanik, errota irekita egongo da 10:30etik 14:00etara bitartean. Errota doan bisitatu eta martxan ikusi ahal izango da, baita errotaren historiari eta inguruetako natura-ondareari buruzko erakusketa iraunkorra ere.

OTSAILAK 17:

Hilabete honetako jarduera berezia,  Errenteriatik gertu dagoen naturagune batera bisita izango da: Pasaia-Donostiako ULIA mendia. Bertako lur lehorreko eta itsasoko bioaniztasuna ezagutzeko ibilbide gidatua egingo da, eta Uliako interpretazio zentroa bisitatuko da. Publiko orori zuzendutako jarduera hau 10:30etik 12:30era bitartean izango da, doan, eta Uliako aparkalekua izango du elkartze puntua. Aldez aurretik izena eman beharra dago.

Informazio gehiagorako eta izena emateko: