Lekuona Fabrikako ‘Irakurketa Errazeko’ taldeetan izena eman daiteke

Aste honetatik aurrera, Lekuona Fabrikako Irakurketa Errazeko taldeek ordutegi berria izango dute; izan ere, bateratu egin dituzte goizetako bi saioak.

Irakurketa Errazak (IE) irakurtzeko zaletasuna duten pertsonak irakurketara hurbiltzea du helburu, eta horretarako, bereziki moldatutako materiala erabiltzen da. Arrazoi desberdinengatik, irakurtzeko ohitura galdu edota zailtasunen bat duten pertsonak daude parte-hartzaileen artean, esaterako.

Saioetan irakurtzen dituzten liburuak, ohiko eleberriak baino arinagoak dira, bai testua zein aurkezteko modua moldatuak izan direlako.

Dinamizatzaile batek lagunduta, taldeko partaideek ozen irakurtzen dute, modu honetan ulermena hobetzen eta kideen artean elkarrizketa sustatzen.

Irakurketa Errazeko taldeak irekiak dira, eta irakurtzeko afizioa duen edozein animatu daiteke goizeko solasaldira. Arratsaldeko saioan, berriz, 60 urte baino gehiago izatea da baldintza bakarra.

Saioak asteazkenetan dira:

  • IE talde irekia: 11:30etik 12:30era.
  • IE 60+ urte: 16:00etatik 17:00etara.

Bi taldeek ateak zabalik dituzte parte hartu nahi duen ororentzat.

Informazio gehiagorako eta izena emateko ondorengo bideak erabil ditzakete interesdunek:

  • Lekuona Fabrika (Ugarritza hiribidea 1)
  • 943 449 635
  • WhatsApp 647 673 451
  • biblioteka.lekuona@errenteria.eus