Mahai Teniseko Iparraldeko Challenger taldekako txapelketa jokatuko dute Galtzarabordako Kiroldegian

Larunbat honetan, martxoaren 2an, Galtzarabordako kiroldegian, Iparraldeko Challenger Txapelketa jokatuko dute, taldekako mahai-tenisekoa, Club Fontaneria Irurieta Beraun elkarteak eta Errenteriako Udalak antolatuta.

Nafarroako, Errioxako, Euskadiko, Asturiasko, Aragoiko eta Kantabriako autonomia erkidegoetako infantil eta kadete kategorietako taldeek parte hartuko dute. Txapelketa, ofiziala eta 2024ko Espainiako Txapelketarako sailkatzekoa, 10:00etan hasi eta 19:00ak aldera amaituko da.

Sarrera doakoa da.

Fontaneria Irurieta Beraun kluba 2012an sortu zen. Gaur egun, 8 eta 75 urte bitarteko 40 bazkide ditu, eta Cristobal Gamon ikastetxeko gimnasioan entrenatzen dute.

Errenteriako Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu Mahai Teniseko taldekako txapelketa ikustera. Txapelketa horren bidez, eskualdean kirol hori bistaratu eta bertako harrobia sustatu nahi da.