Share proiektutik sortutako ‘My Dearest Rituals’ ikuskizuna Eslovenia eta Kroazian eman dute egunotan

2021ean Errenteriako Udalak bat egin zuen Share proiektuarekin. Proiektu hartatik sortu da “My Dearest Rituals” dantza pieza eta bertan parte hartzen du Errenteriako Udalaren ordezkari gisa Jone Amezaga del Frago dantzariak. Burkina Faso, Kamerun, Kroazia, Frantzia eta Ghanako dantzariekin batera.

Aurretik Zagreben eta Ghanan egindako egonaldien ondoren, pasa den udazkenean Errenterian jarraitu zuten azken prestaketekin eta Lekuona Fabrikan eskaini zuten ikuskizuna publikoaren aurrean lehen aldiz irailaren 21ean.

Errenterian hasitako ibilbidea jarraituz, egunotan, Eslovenian (Ljubljanako Spanski borci aretoan) eta Kroazian ( Zagreb Dantza Aretoan) ari dira “My Dearest Rituals” ikuskizuna eskaintzen.

Nazioarteko proiektua da Share, proiektu soziokultural inklusibo eta berritzailea, esperientzia eta praktika egokien adibideetan oinarritua. 2020n abiatu zen eta ordutik, Europako, Afrikako eta Ekialde Hurbileko hainbat artistei esperientzia profesionala eta prestakuntza eskaintzeaz gain, euren kulturak batzea du helburu ekimenak. Hainbat ildo abiatu ditu proiektuak eta Errenteriako Udala dantzari dagokionaren parte da.