Leonides Gómez Murillok 100 urte bete ditu

Leonides Gómez Murillo Errenteriako bizilagunak 100 urte bete ditu astelehen honetan, martxoaren 11n.

Kordobako Villanueva del Rey herrian jaioa 1924ean, Leonides 50eko hamarkadan iritsi zen Errenteriara bere senarra Rafael Pérez eta bere seme bakarra Manuelekin batera.

Arraguako bakailao fabrikan ibili zen lanean urte askotan. Ondoren, Pablo Iglesiasen etxean etxeko lanetan ibili zen, eta erretiroa hartu arte, Amara Zaharreko Jubilatuen Etxean egon zen. Leonidesek iloba bat du eta bere lehenengo birbiloba jaiotzear dago.

Dantzatzea da Leonidesen pasio nagusienetako bat, asko gozatu du dantza egiten bere bizitzan zehar.

Zorionak!