Hauteskunde mahaietako zozketa martxoaren 21ean izango da

Datorren ostegunean, martxoaren 21ean, 2024ko apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen hauteskunde-mahaietako kideak izendatzeko zozketa publikoa egingo da. Goizeko 08:00etan izango da, Udaletxeko Pleno Aretoan egingo den Udalbatzaren ezohiko Osoko Bilkura.

Hautesleek ostegunean bertan, eguerdian zehar, kontsultatu ahal izango dute hauteskunde-mahaietarako kide gisa izendatuak izan diren webgune honetan: https://errenteria.eus/udala/udal-sailak-eta-azpisailak/idazkaritza-orokorra/eusko-legebiltzarrerako-hauteskundeak-2024/hauteskunde-mahaietako-kideen-inguruko-informazioa-2/