Atlasera egindako espizioaren argazki emanaldia egingo du Urdaburuk ostegun honetan

Ostegun honetan, martxoaren 21ean, Urdaburu Mendizale elkarteko bazkide den Juan Esteban Aguirre Karrikirik Atlas-era egindako espedizioa argazki emanaldia egingo du arratsaldeko 19:30ean, elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23, Errenteria).

Honen inguruko argazki erakusketa ere ikusgai izango da elkartean bertan ohiko egunetan, astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara.

Espedizio horretan, aipatutako Karrikiriz gain, Jon Unzueta, Jon Zumalabe, Amaia Elizondo, Mateo, Puri eta José Ignacio Letek ere parte hartu zuten. Bestetik, Julio eta José Mari Toubkal mendia (4167 metro) igo zuten, eta jaitsieran Cecilio eta Kati elkartu zitzaien basamortua bisitatzeko.