Resurrección Andrések 100 urte bete ditu

Resurrección Andrés errenteriarrak 100 urte bete ditu ostegun honetan, martxoaren 28an. Amoñak familian ospatuko du bere urtebetetzea, berari hainbeste gustatzen zaion bezala, osasun osoz.

San Roman de Cameros herrian (Errioxa) jaioa 1924an, Errenterian bizi da 20 urte zituenetik.

Lehenik, Gabierrotako gasolindegi zaharrean egin zuen lan. Zumardian bertan ezagutu zuen bere senarra, José Antonio Rodríguez (1924-2022). 1951ko urtarrilaren 7an ezkondu ziren eta banaezinak izan ziren José Antonio hil arte.

Gaztetan, Resurreccionek bere hiru seme-alaben ardura hartu zuen, Gloria, Maite eta Josean; senarrak itsasoan lan egiten zuen bitartean. Urteekin familia hazten joan zaio eta Resurreccionek urteak daramatza bere bilobez gozatzen: Naroa, Ekaitz, Nagore, Maitane, Asier, Lander eta Nahia. Birramona ere bada, eta irribarrez azaltzen da bere birbilobekin batera: Udai, Aiur, Daniela eta Oihan.

Resurrección bakarrik bizi den 100 urteko emakume argia da orain. Duela gutxi arte, erretiratuen etxera joaten zen bingoan jokatzera, eta pozarren gogoratzen ditu Errenterian dantzatzera ateratzen ziren garaiak.

Orain, familiarekin partekatzen ditu bere uneak, egunero bisitatzen dutena. Denak sentsazio berarekin ateratzen dira etxetik : Resurrección amoña miresgarria da.

Zorionak!