Trireto izeneko erronka hirukoitza antolatu dute kirol instalazioetan hurrengo asterako

Apirilaren 8tik 14ra, Trireto edo Erronka Hirukoitza izeneko lehiaketa berria antolatu dute Errenteriako kirol instalazioetan. Erabiltzaileen artean lehiakortasuna sustatzeko asmoz, entrenamendu edo lehiaketa gisa egin daitezken hiru proba desberdin izango dituzte eskura.

Lehenik, entrenamenduak antolatu dituzte hilaren 8tik 12ra. Astean zehar bizikletan 75 kilometro, igeriketan 2.500 metro eta 30 minutuko Heroican zirkuitua egiteko helburua jarri dute antolatzaileek.

Trireto lehiaketa apirilaren 12tik 14ra egingo dute, haurrentzako eta helduentzako proba desberdinekin. Haurrek 5 minutuko Heroican zirkuitua eta 50 metro igerian egin beharko dute; helduek, berriz, 10 minutuko Heroican zirkuitua, 250 metro igerian eta 7,5 kilometro bizikletan.

Lehiaketaren egunak eta orduak honakoak dira:

Haurrak:
• 12/04/2024 17:30-19:30
• 13/04/2024 10:00-12:00
• 14/04/2024 10:00-12:00

Helduak:
• 12/04/2024 10:00-12:00
• 13/04/2024 17:00-19:00
• 14/04/2024 17:00-19:00

Kirol instalazioetara joan ohi diren abonamendu orokorreko pertsonentzat guztiz borondatezkoa den kirol jarduera da. Antolatzaileek sari desberdinak banatuko dizkiete entrenamenduetako eta lehiaketako parte hartzaileei.

Informazio gehiagorako jarri harremanetan Galtzarabordako (943.44.96.90) eta Fanderiako (943.34.44.23) kirol instalazioetako harrerekin.