Bidez Bide garraio zerbitzua arratsaldeetara zabalduko dute astelehentik aurrera

Landa eremuko biztanleentzako garraio egokitua eskaintzen duen Bidez Bide zerbitzua indartzeko erabakia hartu dute Errenteriako Udalak eta Behemendi Landa Garapeneko Elkarteak. Orain arte, goizez bakarrik erabilgarri zegoen zerbitzua arratsaldeetara ere zabalduko dute hurrengo astelehenetik aurrera, uztailean eta abuztuan izan ezik.

Goizeko zerbitzua, aldiz, urte osoan zehar erabili ahal izango da, abuztuan eta Gabonetan izan ezik.

Bidez Bide zerbitzua lanegunetan soilik funtzionatzen du, eta hura erabili aurretik ezinbestekoa da gutxienez egun bat lehenago deitzea. Hauek dira zerbitzuaren ordutegia eta kontakturako telefonoak:

    • Goizez: 07:30etatik 13:30era (690 769 466)
    • Arratsaldez: 17:30etatik 19:30era (611721959)

Arratsaldeko zerbitzua bakarrik Errenterian emango da. Gidariak haur, gazte zein nagusiak garraiatuko ditu aldez aurretik adostutako ordu eta lekuetara.

Bidez Bide izeneko zerbitzua adinekoentzat edo/eta mugikortasun murriztua duten pertsonentzat, bai eta zaintzaileak edo modu puntualean landa-ingurunean bizi eta oinarrizko zerbitzuetara hurbiltzeko zailtasunak dituztenentzat zuzenduta dago.

Helburua joan-etorriak egiteko erraztasunak ematea da; besteak beste, osasun-zerbitzuak, gizarte-zerbitzuak, erosketak edo izapideak egiteko.