Nerea Azkonaren eta Marta Burgosen kontzertua, datorren larunbatean Andra Mari Abesbatzaren egoitzan

Larunbat honetan, apirilaren 20an, 2024ko Jose Luis Asorena Bekaren irabazleak diren Nerea Azkona Galarraga harpa jotzaileak eta Marta Burgos Rueda klarinete jotzaileak kontzertua eskainiko dute, Amaia Zipitria pianoan lagun dutela.

Emanaldia Andra Mari Abesbatzaren egoitzan izango da, arratsaldeko 18:00etan, sarrera librearekin aretoa bete arte.

Errenteriako Andra Mari Abesbatzak eta Musikenek antolatutako kontzertua da honakoa, Errenteriako Udalaren sustapenarekin.

Antolatzaileek adierazi dutenez, emanaldi atsegina izango da eta interpreteek askotariko errepertorioa eskainiko dute: Jesus Guridi, Benjamin Britten, Karol Beffa, François Devienne eta Luigi Bassi konpositore ezagunen obrak, hain zuzen ere.

Kontzertua 2024ko Jose Luis Ansorena Bekaren sarietako bat da.