Hiru modu izango dituzte San Marko Igoera egiteko datorren igandean

Igande honetan, apirilaren 28an, San Marko Igoera lasterketaren edizio berri bat egingo dute. Errenteriako Herriko plazatik abiatuta, parte-hartzaileek hiru modu desberdin izango dituzte aukeran San Marko gotorlekura iristeko: mendi-lasterketa, errepide bidezkoa edo ipar martxa eginez. Errenteria Atletismo Taldeak antolatu du lasterketa, Udalaren laguntzarekin.

Edoizen modalitatean izena emateko esteka honen bitartez egin daiteke. Horretarako epea ostiral honetan amaituko da, gaueko 23:59tan.

Abiatuko den lehenengo lasterketa ipar martxarena izango da, aurten lehendabiziko edizioa duenak. Goizeko 09:30etik hasita, 7,5 kilometroko eta 390 metroko desnibel positiboa duen ibilbidea osatu beharko dute parte hartzaileek.

Bestetik, hamargarren edizioa duen mendi lasterketaren irteera ordua 10:00etan izango da. Herriko plazatik hasita, Kutarro eta Txoritokieta mendiak zeharkatzen dituen 12,7 kilometroko eta 690 metroko desnibel positiboa duen ibilbidea izango dute aurretik korrikalariek.

Amaitzeko, errepidetik doan XVIII. San Marko Igoera 10:30ean abiatuko da. 5,3 kilometroko eta 310 metroko desnibel positiboko ibilbidea osatuko beharko dute korrikalariek.