Maiatzaren 1ean ospatuko dute Dantzari Txiki Eguna

Datorren asteazkenean, maiatzaren 1ean, egingo dute Dantzari Txiki Eguna. Ereintza Dantza Taldeak antolatua, Herri Arte Eskola eta Errenteriako Udalaren laguntzarekin, jaialdiak Euskal Herriko herri ezberdinetatik etorritako 8 talde bilduko ditu.

Guztira, hurrengo herrietatik etorritako 350 dantzari inguru espero dira:

    • Murixka (Lezo)
    • Orbeldi (Usurbil)
    • Zumaiako Dantza Eskola (Zumaia)
    • Haurtzaro (Oiartzun)
    • Hondarribiako Dantza Eskola (Hondarribia)
    • Udaberri (Tolosa)
    • Pasaia Musikal (Trintxerpe)

Egunari hasiera emateko, dantzariak herrieko kaleetan zehar ibiliko dira goizeko 11:30etatik aurrera eta Koldo Mitxelena plazatik abaituta. Desfileak hiru ibilbide ezberdin izango ditu, horrela erdiguneko kale guztiak festa giroan murgiltzeko.

13:15ean Gamon Zumardian elkartuko dira talde guztiak azken dantzaldia egiteko. Arratsaldeko saioari dagokionez, 16:15ean trikitilariek ekingo diote; eta jarraian, 16:30ean Modesto musika joleak eta bere organoak gaztetxo guztiak datzan jarriko ditu.

Eguraldi txarra izanez gero, Koldo Mitxelena ikastetxeko eta Koldo Mitxelena-Esmalteriako aterpetan egingo da goizeko saioa. Arratsaldekoa, berriz, Gaztaino auzoko frontoi-aterpe berrian egingo litzateke.

Ereintza Dantza Taldeak eskerrak eman nahi dizkie bazkarian antolatzen egongo diren eragile eta komertzioei: Hibaika, Txepetxa, Amulleta, Gure Toki, Gau Txori, Niessen, Txintxarri, Alkartasuna, Landare, Super Amara eta Sein Izarra.

Kontsultatu hemen 2024ko Dantzari Txiki Egunaren egitarau osoa.