Udal txistulari taldearen maiatzeko emanaldiak

Hona datozen asteetan udal txistulari taldeak eskainiko dituen emanaldiak:

Maiatzaren 5ean, 09:00etan: diana Iztieta, Olibet eta Ugarritze auzoetan.

Igande honetan,  9:00etan Udaletxetik abiatuta, Iztieta, Olibet eta Ugarritze auzoetan zehar ibiliko dira udal txistulariak.

Bertako kaleak alaitu  ostean, Udaletxean amaituko dute, ohi bezala.

Honako zortziko hauek  izango dira igande honetakoak:

– ‘Artzai kantak’. Eusebio Basurko Zabaleta,      Kaxiano Ibarguren Bolinaga.  Armonia, Jose Ignazio Ansorena Miner

– ‘Maitea, nahi baduzu’. Herrikoia.  Moldaketak, Jose Ignazio Ansorena Miner

Maiatzaren 12an, 09:00etan: diana Galtzaraborda eta Igantzi auzoetan.

Igande honetan  9:00etatik aurrera Galtzaraborda eta Igantzi auzoetan barrena ibiliko dira Udaleko Txistulariak.

Bertako kaleak alaitu  ostean, Udaletxean amaituko dute.

Honako zortziko hauek  izango dira igande honetakoak:

-’Astotxoarenak’. Jose Ignazio Ansorena Miner

– ‘Balmaseda’.  Ezezaguna. Moldaketak, Jose Ignazio Ansorena Miner

Maiatzaren 19an, 12:00etan, Udal Txistulari Taldearen Musikasteko kontzertua Udaletxeko arkupetan

Musikasteko 52. edizio honetan, jaialdiak txistuari eskaintzen dion babespean eta haren programazioaren barruan, udal txistulari taldeak ohiko kontzertua eskainiko du Ereintza dantza taldearen laguntzarekin 12:00etatik aurrera, Udaletxeko arkupetan.

Hau izango da egitaraua:

– ‘Zubipeko`s Novelty’. J. Etxeandia

– ‘Arizkun’. Jose Ignazio Ansorena Miner

Sagar dantza

Mutil dantza

– ‘Tresnak’. Herrikoia. Moldaketak, Jose Ignazio Ansorena Miner

Makil handi

Brokel dantza

Uztai txiki

Maiatzaren 26an, 09:00etan: diana erdiguneko kaleetatik zehar.

Igande honetan  9:00etatik aurrera erdiguneko kaleetan ibiliko dira udal txistulariak.

Bertako kaleak alaitu  ostean, Udaletxean amaituko dute.

Honako zortziko hauek  izango dira igande honetakoak:

– ’Ate txukuna’.  Luis Lopez de Vergara

– ‘Xaxu konfiterua’.  Jose Ignazio Ansorena Miner