Etsaiak eroak, Yakovlev 42 eta Zirt Zart taldeen kontzertua larunbat honetan

Etsaiak eroak, Yakovlev 42 eta Zirt Zart taldeek kontzertua eskainiko dute datorren larunbatean, maiatzaren 4an, Errenteriako Niessen Kulturgunean. Oarsomusikak antolatua, musika emanaldia 20:00etan hasiko da.

Sarrerek 12 euroko prezioa dute, eta esteka honetan edo Niessen Kulturgunean bertan daude eskuragarri. Sarrerarekin batera, Etsaiak eroak eta Yakovlev 42 taldeen azken diskak jasoko dituzte opari kontzertura bertaratzen direnek.

Kontzertua amaituta, antolatzaileek after party bat antolatu dute Landare tabernan, 00:00etatik aurrera.