Miarritzeko lakuetara ipar martxa irteera antolatu du Urdaburuk larunbaterako

Larunbat honetan, maiatzaren 11n, Miarritzeko lakuetatik ipar martxa irteera berria antolatu du Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak.

Elkarretaratzea Errenteriako Errioxako biribilgunean jarri dute, goizeko 9:00etan. Bertatik, kotxeetan abiatuko dira Miarritzera, eta Milady hondartzan 9:45ean egotea aurreikusten dute. Erregaia eta ordainlekuen kostua parte hartzaile guztien artean ordainduko dutela aurreratu dute Urdaburutik.

Desnibelik gabeko 12 kilometro inguruko ibilbidea egingo dute, Milady hondartzan hasi eta buka. Antolatzaileek edateko ura, kiroletako zapatilak eta ipar martxako makilak eramatea gomendatzen dute.

Jardueran parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea. Horretarako epea ostegun honetan, maiatzaren 9an, amaituko da. Izen-ematea Urdaburuko egoitzan, formulario honen bidez, edo idazkaritzan aurrez aurre edo telefonoz (943527879) egin daiteke (astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara).