Fanderiako errotaren jarduera-eskaintza maiatzerako

Fanderiako Errotako Ibaiaren Etxeak maiatzerako antolatu dituen ekintzak hauek dira:

MAIATZAK 11-12:

Ohikoa den bezala, hileko bigarren asteburua izanik, errota irekita egongo da 10:30etatik 14:00ak arte. Hilaren 12an, gainera, III. Gipuzkoako Erroten Eguna ospatzeko, bisita gidatuak izango dira Errenteriako azken errota izan zena ezagutzera emateko. Doako bisitak 10:30ean eta 12:30ean euskaraz izango dira, eta 11:30ean gaztelaniaz. 13:30etik 14:00etara sarrera librea izango da.

MAIATZAK 18:

Bestalde, maiatzaren 24an Parke Naturalen Europako Eguna ospatzen dela gogoratuz, AÑARBEKO BASO ERRESERBAN IBILBIDE GIDATUA antolatu da. Bisita 10:00etatik 14:00etara dago programatuta, eta, pagadiak urteko sasoi honetan izaten duen kolore ederrak disfrutatzeko aukera emango du. Doako jarduera izango da, baina aldez aurretik izena eman beharko da.

Informazio gehiagorako eta izena emateko: