Erremonte Kopako finalerdia jokatuko da igandean Agustina Otaolan

erremonteaIgande honetan, ekainak 5ean, Erremonte Kopako finalaurrekoa jokatuko da. Urriza eta Zalduak osatutako bikoteak Segurola eta Endika izando dituzte aurrez aurre Agustina Otaola pilotalekuan. 11:30ean hasiko da partida eta sarrera dohainik izango da. Txapelketako partidaren aurretik beste partida bat izango da, esku pilotakoa. Herriko lau pilotari izango dira lehian: Urmeneta-Lizaso izango dira Taberna-Arambururen aurka.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2016ko Saria hau Erremonte Kopako VII. edizioa da. Jaime Agirre Erremonte elkarteko kideak eta Jon Txasko Kirol zinegotziak aurkeztu dute gaur goizean. Igandeakoa, bigarren finalaurrekoa izango da. Lehenenengoa Pasaian jokatu zen maiatzaren 15ean eta frontoia bete zen orduko hartan. Oraingorako lehia estua espero du Agirrek: “Segurola eta Endikak bikote sendoa eta polita osatzen dute eta Urriza eta Zaldua izango dituzte aurrean. Urriza momentuko erremontistarik onena da”.

Ekainaren 12an jokatuko da finala, Zumarragan.

Txaskok esan zuen pilota bultzatzea helburu duela Udalak eta eskerrak eman zizkion EPLEri. Frontoia betetzea espero dutela ere esan zuen.

 

20160602_111554