Errenteriako Erretiratuen Udal Elkarteek, “Acoge” taldeek eta Errenteriako Udal Gizarte Zerbitzuen departamentuak antolatuta, gaur eman zaio hasiera “Ateak zabalduz” parte-hartzearen asteari.
Ekimenaren helburua erretiratuen elkarteek urtean zehar egiten duten lana herritarrei ezagutaraztea da eta horretarako egitarau zabala prestatu dute gaurtik ostiralera bitartean. Ekintzak bost egun hauetan zehar burutuko dituzte goiz eta arratsaldez, Merkatuzarren.
Egitaraua:
Astelehena 13
10:00-13:00: Erakusketa montatzea
17:00-20:00: Pintura lantegia
Asteartea 14
10:00-11:00: Gimnasia
11:30:12:30: Eskulanen lantegia
Asteazkena 15
10:15-11:15: Antzerkia Ipuin Kontalaria
17:00-20:00: Dantza eta koreografia lantegia
Osteguna 16
10:30-11:30 y 11:30-12:30: “Acoge”ren topaketa (Tai-chi)
17:00-20:00: Kantu Jira
Ostirala 17
11:00: Paseo kulturala
16:30: Dantza eta agurra