2019an Errenteriako Udalak emango dituen diru-laguntza lerroen oinarriak eta deialdiak onartu dituzte. Arlo ezberdinei dagozkien laguntzak dira, guztira 30 deialdi. Besteak beste, kirola, hezkuntza, hizkuntza politika, gizarte aniztasuna, berdintasuna, kultura edo gazteria arloei loturiko laguntzak dira. Deialdi bakoitzaren ezaugarriak, epeak eta baldintzak ondorengo artxiboetan kontsulta daitezke, zerrenda zehatzarekin batera.
Hona hemen zerrenda zehatza:
- 2019. urtean emango diren Kultur aniztasuna, garapenerako lankidetza eta giza eskubideen azpisaileko diru-laguntzen deialdia. 1.1. diru-laguntza lerroa. Garapen bidean dauden herrialdeekiko lankidetza proiektuak.
- 2019. urtean emango diren Kultur aniztasuna, garapenerako lankidetza eta giza eskubideen azpisaileko diru-laguntzen deialdia. 1.2. diru-laguntza lerroa. Kultur aniztasunaren inguruko sentsibilizazioa eta kulturarteko heziketaren alorreko ekintzak.
- 2019. urtean emango diren Gazteria saileko diru-laguntzen deialdia. 2.2. diru-laguntza lerroa. Aurrikusi gabeko jarduerak.
- 2019. urtean emango diren Hezkuntza saileko diru-laguntzen deialdia. 3.1. diru-laguntza lerroa. Ikastetxeak.
- 2019. urtean emango diren Udal Hizkuntza Politika saileko diru-laguntzen deialdia. 4.1. diru-laguntza lerroa. Alfabetatze – euskalduntze ikastaro homologatuetan parte hartzea.
- 2019. urtean emango diren Udal Hizkuntza Politika saileko diru-laguntzen deialdia. 4.2. diru-laguntza lerroa. Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) euskaraz emandako udako ikastaroetan eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) emandako ikastaroetan parte hartzeagatik.
- 2019. urtean emango diren Udal Hizkuntza Politika saileko diru-laguntzen deialdia. 4.3. diru-laguntza lerroa. Zeharka euskara sustatzea helburu duten begirale ikastaroetan parte hartzea.
- 2019. urtean emango diren Udal Hizkuntza Politika saileko diru-laguntzen deialdia. 4.4. diru-laguntza lerroa. Saltoki eta enpresen errotulazioa eta web orriak.
- 2019. urtean emango diren Udal Hizkuntza Politika saileko diru-laguntzen deialdia. 4.5. diru-laguntza lerroa. Bai Euskarari ziurtagiria lortzea.
- 2019. urtean emango diren Kultura saileko diru-laguntzen deialdia. 6.1. diru-laguntza lerroa. Aurreikusitako jarduerak.
- 2019. urtean emango diren Kultura saileko diru-laguntzen deialdia. 6.2. diru-laguntza lerroa. Aurreikusigabeko jarduerak.
- 2019. urtean emango diren Kultura saileko diru-laguntzen deialdia. 6.3. diru-laguntza lerroa. Inauteriak.
- 2019. urtean emango diren Gizarte Zerbitzuak azpisaileko diru-laguntzen deialdia. 7.1. diru-laguntza lerroa. Gizartekintzan egiten diren jarduerak pertsona, familia, talde eta/edo komunitateekin.
- 2019. urtean emango diren Gizarte Zerbitzuak azpisaileko diru-laguntzen deialdia. 7.2. diru-laguntza lerroa. Herrian kokatutako DBH, oinarrizko Lanbide Heziketa, Batxilergoa edo erdi mala graduko zikloa duten ikastetxeetan, ikastetxeetatik kanpoko taldeen bidez garatutako drogamenpekotasunaren prebentziorako programak.
- 2019. urtean emango diren Berdintasuna azpisaileko diru-laguntzen deialdia. 8.1. diru-laguntza lerroa. Emakumeen kirola sustatzeko programak.
- 2019. urtean emango diren Berdintasun azpisaileko diru-laguntzen deialdia. 8.2. diru-laguntza lerroa. Emakumeak: Topaketak eta gizartean parte hartzea.