Leherkarien inguruko bandoa argitaratu du Udalak

Kategoria gabe 2018-12-28 | 0

Errenteriako Udalak jai egun hauetan erabiltzen diren petardo eta leherkari txikiek dakarten arriskua ikusita, honoko bando hau argitaratu du.

BANDOA

Indarrean dagoen Lehergailuen Araudiaren arabera, lehergailua da edozein sustantzia edo sustantzien nahasketa, energia kolpetik askatzean, baldintza jakin batzuetan, gainpresioa sortzen duena edo sor dezakeena. Gainpresio honekin batera, sua edo zarata izaten da, energia askatzeko mekanismo fisiko-kimikoa edozein dela ere.

Aipatu Araudiak, piroteknia I eta II ataletan sailkatzen du. Bertan sartzen dira era guztietako bengalak, sorpresa japoniarrak, fulminanteak, hodi txistukariak, suziri hegalariak, sumendiak, hainbat suziri, petardoak eta trakak. Era berean, hainbat isun zehazten ditu indarrean dagoen araudia betetzen ez duten establezimenduentzat. Isun hauek, 3000 € koak izan daitezke eta establezimendua ixtea ere aurreikusten da.

Errenteriako Udalak herritar guztiei honakoa gogorarazi nahi die:

1.- Horri dagokionez, gogoratu behar dizuegu debekaturik dagoela honako artikulu piroteknikoak saldu eta erabiltzea, kategoria eta adinaren arabera sailkatuta:
• 1. kategoria:12 urtetik beherakoak
• 2. kategoria: 16 urtetik beherakoak
• 3. kategoria: 18 urtetik beherakoak

2.- Horrelakoak erabiltzea eta pisu eta etxebizitzetako balkoietatik eta leihoetatik jaurtitzea debekaturik dagoela, eta baita lokal itxietan eta pertsonak biltzen diren lekuetan.

3.- Ikusirik ere sute arriskua oso handia dela, GOMENDATZEN DA URTEZAHAR GAUEAN EZ ERABILTZEA EZ PIROTEKNIARIK EZ PIZTUTAKO ZUZURIRIK.

Errenteria, 2018ko abenduaren 28an
JARDUNEKO ALKATEA
Jaione Karrikiri

No comments yet.

Utzi erantzuna