Madalenetako Kartel Lehiaketaren erakusketa Xenpelar Etxean

Ikusgai da dagoeneko, Xenpelar Etxean, “Madalenak 2019” iragarriko dituen XXXV. kartel lehiaketan aurre-hautatuta izan diren 50 lanak.

Kartel iragarlea hautatzeko epaimahai kalifikatzailea maiatzaren 31n bilduko da.

Kartel hauek, gainera, Herri Saria eskuratzeko aukera izango dute. Izan ere, herritarrek erakusketaren lekuan bertan bozka emateko aukera izango baitute maiatzaren 30a arte.

Bi sarien berri maiatzaren 31n bertan emango da.

Hala ere, erakusketa ekainaren 1a arte egongo da ikusgai, astelehenetik larunbatera, 17:00etatik 20:00etara.