Helduen kirol ikastaroetako tokien berritzea

Ikastaroetarako indarrean dagoen araudiaren arabera, 2019/2020 denboraldirako ikastarogile-plaza automatikoki berrituko da, berariaz baja ematen ez bada ekainaren 30a baino lehen. “Igeriketa” eta “klubak” taldeetan ere tokiak automatikoki berrituko dira, taldean baja hartzeko eskaera berariaz egiten ez bada.

Datorren denboraldirako plaza mantentzen duten ikastarogileek doan egin ahal izango dituzte uztaileko eta iraileko “Kirol Ekintzak” jarduerak.

Berritzekotan, urriko kuota uztailean igorriko da.