Óscar Hernández-Campano idazlearen obra eta ibilbidea ezagutzeko solasaldia

Óscar Hernández-Campano idazlearekin elkarrizketa antolatu du Errenteriako Udalak abenduaren 27an, 19:00etan, Reina Arteoan. Ekimena idazleren nortasuna, obra eta ibilbidean sakontzeko helburua du. Horretarako, elkarrizketa formatua erabiliko da eta Oier Guillanek, idazle, kazetari eta antzerkigilea, gidatuko du. LGTBI+ komunitatearen ikusgarritasuna sustatzeko aldera  antolatutako ekimena da.
Óscar Hernández-Campano Donostian 1976an jaiota, bere haurtzaro guztia, nerabezaroa eta lehen gaztaroa Errenterian bizi izan zituen. Cristobal de Gamon ikastetxe publikoan eta Koldo Mitxelena institutuan ikasi zuen eta Zuzenbidean lizentziatu zen EHU/UPV-an. Valentziara joan zen bizitzera 2003an eta bertan lan egin zuen Geografia-irakasle gisa hainbat institututan.
2013an irakaskuntzatik erretiratuta, gaur egun literaturan aritzen da, zinemarekin duen grinarekin konbinatzen duen pasioa. “Marcos-en bidaia” bere eleberriagatik 2002ko Odisea literatura sariaren irabazlea suertatuz, LGTBI-a gaztelaniazko literaturako klasiko bat bihurtu den lana.