Datorren astelehenean, ekainak 14, Murtzia biribilgunean saneamendu sarea berritzeko lanak hasiko dira eta 4 aste irautea aurreikusten da.
Lanek eragina izango dute trafikoan: errepidea moztuta egongo da Murtzia biribilgunetik Urepel gasolindegia dagoen biribilgunera astelehen goizetatik ostiral arratsaldeetara. Tarte horretan dauden enpresetara gasolindegiko aldetik sartu eta atera beharko dute. Asteburuetan errepidea irekita egongo da.