Udalak azken egunetan egin diren lanen berri eman du. Jarraian egin diren lanak eta horien non egin diren zehazten da:
- Larzabal: Larzabalgo aparkalekuaren pasabidean irisgarritasuna bermatzeko lanak
- Alaberga: kiroldegian emakumeen eta gizonezkoen aldagelak bereizi dira
- Orokorra: markesina guztien garbiketa egin da
- Kaputxinoak: motzondoak kendu dira, oztopatzen zuten zuhaitzak kendu dira
- Galtzaraborda: udal eraikineko ateak margotu dira (83-93 ateak)
- Landa eremua: ur neurgailu berriak jarri dira
- Fanderia: zubi azpiko kutxatila konpondu da (Fanderiako topoa)
- Fanderia: bidegorriko banku batzuk berritu dira (Fanderiako bidegorria)
- Erdigunea: espaloia konpondu da (Bidasoa/Morrongilleta)
- Erdigunea: Matxain biribilguneko bankuak konpondu dira
- Erdigunea: Lehendakari Agirreko bankuak konpondu dira
- Gabierrota: Gabierrotako Auzo Etxeko lurra konpondu da