2015eko maiatzaren 6an Errenteriak Energia Iraunkorrerako Ekintza-plana (EIEP) onartu zuen, emisio baxuen ibilbide orria definitzeko asmoz. Horrek ahalbidetu egingo du Udalak Alkateen Itunaren izeneko europako ekimenari atxikitzearen ondorioz hartutako konpromisoa betetzea: 2020. urtean berotegi efektuko gasen (BEG) emisioak gutxienez %20 murriztea, oinarri urtearekin alderatuta (2007).
EIEP planak 80 neurri hartzen ditu bere baitan, 8 lerro estrategikotan banatuta: energia eraginkortasuna, energia berriztagarriak, mugikortasuna, hondakinak, lehen-sektorea, zeharkako sektorea, ura eta natura ingurunea. Lerro horiek guztiak funtsezko hiru sektoretan kokatu dira: Udala, bizitegi-sektorea eta zerbitzuen sektorea.
EIEPn jasotako neurriak abian jarrita, asmoa da Errenteriak BEG gasen emisioak %20´16 murriztea oinarri urtearekiko, Itunean ezarritako helburua gaindituta. Zehazki, murrizketaren %81 bizitegi eremuari legokioke, %14 Udalari eta %5 zerbitzuen sektoreari.
Udaleko Ingurumeneko Aholku-kontseiluak beharrezkotzat jo zuen gizartea aktibatzea, energia arloa landuko zuen lan-talde baten bitartez. Hori dela-eta, 2016ko ekainaren 30ean Energia-mahaia aktibatu zen, bere helburua izanik 2007-2015 urteen artean egindako ahaleginak baloratzea eta EIEPn jasotako helburuak (%20´16ko CO2 murrizketa 2020rako) lortzeko ekintzen irizpidea eta lehentasunak zehaztea.
Energia mahai horretan bi lantalde sortzea erabaki zen, honako gaiak lantzeko:
- Energia-eraginkortasuna.
- Energia berriztagarriak.
Energia berriztagarriei buruzko Energia-mahaiaren bilera azaroaren 24an izango da, arratsaldeko 18:30tan, Merkatuzar eraikineko gela balioanitzean. Bilera honela antolatuko da:
- EIEPak energia berriztagarrien inguruan dituen ekintzen balorazioa.
- Udal-eremurako proposamen zehatzak:
- Beraungo Kultur Etxerako proposamena.
- EIEPrako ekintza berrien proposamena.
- Bizitegi eta Zerbitzu sektoreetarako proposamen zehatzak:
- EIEPrako ekintza berrien proposamena.