Errenterian 2017. urtean Hezkuntza eta Gazteria azpisailen programetarako diru-laguntzak emateko deialdiak zabaldu dira. Hezkuntza alorrean lau diru-laguntza lerro aurreikusi dira:
- Ikastetxeak
- Ikasleen Guraso Elkarteak
- Hezkuntzan eragiten duten entitateak
- Ezohiko jarduerak
Gazteria alorrean, berriz, bi dira diru-laguntza lerroak.
- Urteroko jarduerak
- Ezohiko jarduerak
Urteroko jardueretarako diru-laguntza eskaerak aurkezteko epea 2017ko urtarrilaren 31ra arte izango da zabalik; ezohiko jardueretarako diru-laguntzak eskatzekoa, aldiz, 2017ko azaroaren 30era arte.
Informazio gehiago, Udalaren webean Oinarriak jaisteko klik egin botoian
- 2017. urtean Gazteria arloan diru laguntzak eskatzeko oinarriak
- 2017. urtean Hezkuntza arloan diru laguntzak eskatzeko oinarriak