Larunbatean BodyPump koreografia solidarioa egingo da Galtzarabordan

ActoSolidario14EneroUrtarrilaren 14an LesMills kirol elkarteak BodyPump 100 koreografiaren aurkezpen mundiala egingo du. Gipuzkoan, aurkezpen mundial hau egingo den toki bakarra, Errenteriako Galtzarabordako kiroldegia izango da, eta izaera solidarioa izango du, gainera. Errenteriako Udalak antolatuta, Gateway-ren kolaborazioarekin, eta Errenteriako Merkatua-ren, Fullgas-en eta Sergio Santos-en (entrenatzaile pertsonala) babesari esker, ekintza honetaz gozatzeko aukera izango da.

Ekitaldiak bi ordutako iraupena izango du, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Jardunaldi honetan parte hartzaileek Body Pump eta Body Combat saioak tartekatuz bi ordutako maratoiaz gozatuko dute. Laguntzaile desberdinen ekarpenei esker, parte hartzen duten guztiek, gastatzen dituzten indar guztiak berritzeko postu bat izango dute.

Ekitaldi honetan parte-hartzeko 10 euro ordaindu beharko da. Jasotako dirua Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari (Arnasa) emango zaio. Izen-emateak zabalik daude jada Galtzarabordako Udal Kiroldegian, Fanderiako Udal Igerilekuetan (Errenteria) eta Gateway-n (Irun).