.

2023ko Oarso aldizkariaren aurkezpena

Eguna:

Hasiera ordua:

Bukaera ordua:

Diziplina:

Beste behin ere, eta gure Madalena jaien preludio gisa, Oarso aldizkariaren edizio berri bat aterako da kalera.

Bosgarrenez jarraian, eta kolaborazio guztiak eskertzeko eta egileen eskutik eduki batzuk ezagutarazteko asmoz, herritar guztientzako aurkezpen irekia egingo da.

Ekitaldia Niessen Kulturguneko Auditorioan (Alfonso XI kalea, 10) izango da, uztailaren 14an, ostirala, 18:30ean.

Aurkezpen honetara etortzeko gonbitak uztailaren 14ra arte (barne) eska daitezke posta elektronikoz, honako helbidera idatziz oarso@errenteria.eus edo 943 449610 telefonora deituz (astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era).