Errenteriako Giza Eskubideen zinema dokumentalaren II. Jaialdiaren irabazleen proiekzioa

Eguna:

Hasiera ordua:

Bukaera ordua:

Diziplina:

II. Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren Jaialdian sarituak izan diren laburmetrailen proiekzioak:

  • Juanmi Gutiérrez Laborategiko Sari Nagusia:

    La Rotonda (Carmen Tortosa): Bader eta Yunes etorkin marokoarrak dira eta kokaleku batean bizi dira, Almeriako kostaldeko auzo turistiko batera doan errepide baten biribilgune baten ondoan. Beren egunerokotasuna erakutsiko digute. Inork ez ditu ikusten.

  • Aipamen Berezia:

    Acuatenientes (Andrés Gil; Michael Avila): Kolonbia iparraldean, bananondoen laborantzan eta olio-palman oinarritutako ekonomia duen udalerri bat dago. Landaketa horiek lur-jabe handienak dira, eta haiek jabetzen dira uraz, hainbat herri erabat lehor utzita.

  • Ikusleen Ion Arretxe Saria:

    Agur artzai (Julien Zubiete): Julen  Gorbeiako azken artzainetako batengana hurbiltzen da, amaitzen ari den bizimodu bat erretratatu nahian. Biek elkarrekin pasatzen duten denboran, iraganeko ateak irekitzen dira, atzean zer geratu den ikusteko.

Hizkuntza: Eus / Es

Doako sarrera behar da. Eskuratu hemen: https://sarrerak.errenteria.eus/ edo Lekuona Fabrikan.

 

Jarduera hau Giza Eskubideen jardunaldien IX. edizioaren programan kokatzen da. Jardunaldien inguruko informazio guztia hurrengo webgunean aurki dezakezu: https://herribizia.errenteria.eus/giza-eskubideak/

Informazio gehiagorako jarri harremanetan Kultura Aniztasuna, Giza Eskubideak eta Garapenerako Lankidetza sailarekin: 943 44 95 96 / Watsapp: 662 944 626