.

Errenteriako industrializazio garaiko etxebizitza auzoen azterketa eguneroko bizitza eta harreman komunitarioen ikuspegitik: Alaberga, Galtzaraborda, Beraun eta Kaputxinoak.

Eguna:

Hasiera ordua:

Bukaera ordua:

Diziplina:

1950etik 1980ra bitarte Errenteriako populazioa laukoiztu zen. Urte haietan sortu ziren Alaberga, Galtzaraborda, Beraun eta Kaputxinoak auzoak. Lau auzo horien hiri-ezaugarrien eta eguneroko bizitza eta harreman komunitarioen arteko harremana aztertzea da Bilduma udal aldizkarearen 31. zenbakiaren muina.

Ale monografiko hau Itsaso Larramendi Elexgaray ikerlanaren zuzendariak aurkeztuko du. Bertaratzen direnei liburuaren ale bat banatuko zaie doan.

Hitzaldia euskaraz izango da. Aldibereko itzulpen zerbitzua badago.