Zamalbide auzoko jaien egitaraua ondorengoa izango da:
Maiatzak 13 larunbata: haur eta gazteen eguna
– 10:30 Txupinazoa
– 10:30 – 13:00 Haur jolasak eta puzgarriak Perurenako Auzolan frontoian. Nahi duten gazteekin herri kirolen lehiaketa antolatuko da.
– 13:00 Haur bazkaria Auzolan Elkartean.
– 15:00 Eleder magoa auzoko lokalean.
– 16:00 Mus txapelketa Auzolan Elkartean.
– 17:00 Eguraldi ona izanez gero APAR FESTA frontoiaren kanpoko aldean. Bainujantzia eta uretako oinetakoak ekarri!
– Eguraldi txarra eginez gero karaokea lokalean.
– 18:00 Txokolatada.
– 20:30 Afari herrikoia. Musikarekin girotua, Auzolan Elkartean 25€ren truke. Aldez aurretik erreserba egin beharko da maiatzak 9a baino lehen, telefono zenbaki hauetara deituta 637781772 (Igor) / 656765482 (Iker).
Maiatzak 14 igandea: jubilatuen eguna
– 12:00 Herri-meza.
– 13:00 Salda eta bertsolariak auzoko lokalean (frontoiko goiko aldean).
– 14:00 Jubilatuen omenaldiko bazkaria bertsolariekin girotua Auzolan Elkartean.
– 18:00 Pilota partidua bertsolariekin girotua Auzolan frontoian. Lehenengo partidua Oiarpeko pilota eskolakoen eskutik. Ondoren, Mikel Goñi eta Erasun, Urmeneta eta Aranbururen kontra. Sarrera 5 € (16 urtetik beherakoak doan).